Herriko zenbait gune asfaltatzen ari da udala

Txintxarri Aldizkaria 2025ko mai. 21a, 16:41

Herriko zenbait eremu asfaltatuko dituela jakinarazi du udalak, horien artean, Goikale kaleko zati bat. Bertan egin dute agerraldia udal ordezkariek aurrera eramango dituzten lanen berri emateko

2025eko asfaltatze kanpainaren berri eman dute Agustin Valdivia alkateak eta Zerbitzu Publikoetako zinegotzi David Mateosek, prentsaurrean. Goikale kalean egin dute agerraldia, hain zuen ere aipatu kale horretan aipatu lanak aurrera eramaten ari direlako. 

Alkateak jakinarazi du kanpainan aurrera eramango dituzten lanak iragan astean hasi zituztela, eta ekaina amaieran amaitzea aurreikusten dutela. 

Asfaltatuko diren guneak eta aurrekontua

David Mateosek, hitza hartu eta asfaltatuko diren guneak zeintzuk diren argitu aurretik, alkateak lanek ibilgailuen zirkulazioan sor ditzaketen eragozpenekin "ulerkorrak" izateko eskatu die herritarrei:

Mateosek esan du Larrekoetxeko zuzengunearekin hasi direla kanpainako asfaltatze lanak (Larrekoetxe bideko 1. eta 14. zenbaki artea). Horren ostean, Goikale kalea asfaltatzeari ekin diote (une honetan ari dira lan horiek aurrera eramaten), eta horiek amaitutakoan, Azkorteko ermitara bidean dagoen eta baratze ekologikoak martxan jarriko diren Negutegi ibilbidean esku hartuko dute gero. Ostean, ekaina amaieran, Garaikoetxea ikastetxeko patioa asfaltatuko dute, eta Kale Nagusian ere egongo dituzte lanak, Txartel hotel parerainoko bidea da asfaltatuko dute. Azkenik, jakinarazi du Urbil merkatalguneko sarbidea eta Hipodromo etorbidearen zati bat (Taxien geltokitik hasi eta LabeGoxo okindegi parerainoko tartea) ere konpondu asmo dutela. 

Horrez guztiaz gain, esan du Orsa enpresari esleitu zaizkiola aipatu asfaltatze lanak, eta aurrekontua honakoa izan dela:  290.092 euro. 

Hitzartzea amaitu aurretik azaldu du errepideak margotzeko lanak asfaltatze guztiak amaitu ostean egingo direla. 

Erlazionatuak