Goikale kaleko zati baten errepidea berritzen ari dira; ondo bidean, bihar bukatuko dituzte obrak. Kale horretako 12. ataritik 18. portalera arteko gunean ari dira beharrean langileak, eta, amaitu artean, trafikoa desbideratu egin dute Beko Errota kalean barrena.