Inklusibotasunaren eta Aniztasunaren Europako Hiriburuen Zilarrezko Saria jaso berritan, Borobilean Elkartekoek Usurbilgo alkate Agurtzane Solabarrieta gonbidatuko dute gaur Oriarte Landaberri institutura, 19:00etatik aurrera mugakide dugun udalerriko zaintza ekosistema zertan den konta dezan. Beti bezala, saioa irekia dela gogorarazi dute antolatzaileek eta bertaratzera animatu dituzte herritarrak.
2024 aza 14 Gizartea