Haur lasarteoriatarrak ahalik eta hiztun osatuenak izatea da herriko eragile ugariren artean aurrera eramaten duten GurasoLeku egitasmoa. Aurtengo ikasturtean horretan parte hartu dutenak Okendo plazan elkartuko dira gaur eta festa bat eginda agurtuko dute elkar. Musika, jolasak, dantza, 'photocall'-a... primeran pasako dute bertaratzen direnek. Antolatzaileek ohartarazi dute proiektuan parte hartu dutenentzako jarduera dela.