Sare hori ehuntzeko bitartekoa otsailaren 15ean Donostiako Kursaal aretoan egin zuten ekitaldian banatutako karpetak izango direla gogorarazi dute. Bertaratu ez ziren eta Buruntzaldean bizi diren herritarrek ere izango dute dokumentu hori jasotzeko aukera Hernaniko informazio gunera joanez gero. "Sare nazionala ehuntzeko auzolan erraldoi bat egingo genuela adierazi genuen: ahalik eta torturatu gehienen artean, ahalik eta modu zabalenean, hori pairatu behar izan zuen inor prozesutik kanpo ez geratzea nahi dugu".