Hauxe izango da iganderako egitaraua:
- 11:00etan, meza, Alboka Abesbatzak girotuta.
- 11:45ean, Lierni Arozena eta Olaia Recondo trikitilariak.
- 12:15ean, herri kirolen erakustaldia: Ugaitz eta Aratz Mugertza aizkolariak eta Beñat Telleria harrijasotzailea.
- 13:15ean, trikitilariak.
Taberna 10:30ean irekiko dute eta bazkalorduan itxiko dute. Bertaratzen direnek aukeran izango dituzte, edari freskoez gain, txorizo, odolki edota haragi egosi pintxoak.