Sanpedroak irudiztatzea helburu duten 30 proposamen jaso ditu Lasarte-Oriako Udalak eta bi kanpoan utzi behar izan ditu, berdintasunaren arloan ezarritako baldintzak bete ez izanagatik. Herriko festen ikur izango den afixa aukeratzeko epea gaurtik hasi eta maiatzaren 7ra artekoa izango da, bi egunak barne. Parte hartzeko, udalaren webgunea erabili beharko dute herritarrek.