Mikel Arroio herritarra, bola jokoko Gipuzkoako kopako garaile

Txintxarri Aldizkaria 2025ko api. 16a, 09:30

Mikel Arroio herritarra eta Garbiñe Alustiza, Gipuzkoako kopako garaileak.

Gabirian jokatu zen bola joko eta tokako Gipuzkoako Kopako azken jardunaldia. Ostadar SKTko kideez gain, Usurbilen izenean lehian ari den Mikel Arroio herritarrak ere parte hartu du kopan eta azken saioan, 43 birla bota ostean, kopako garaile izan da

Lasarte-Oriako jardunaldiaren ostean, Ibon Miner zihoan Gipuzkoako kopako sailkapeneko buru. Lehia interesgarria izango zela zirudien arren, Minerrek ez zuen zorterik izan lehiako azken egunean eta Mikel Arroiok aurrea hartu zion.

Emakumezkoen mailan, ezustean Garbiñe Alustiza izan zen kopako txapeldun. Olatz Larrañaga liderrak baino 13 birla gehiago bota zituen Gabirian eta brila bakarreko aldearekin nagusitu zen.

Tokan, aldiz, Jose Antonio Calvo izan da kopa altxa duena. Gabirian bederatzigarren izan zen arren, jardunaldi guztien baturak eman dio garaipena. Gabirian, aldiz, Antonio Amundarain izan zen irabazlea eta sailkapen orokorreko hirugarren postua eskuratzeko baliagarri izan zitzaion.

Hauek izan ziren Gabiriko jardunaldiko emaitzak eta azken sailkapena:

Gabiria

Bola jokoa

1 - Iker Etxezarreta (Gabiria) – 45 birla

2 - Joxean Ormazabal (Gabiria) – 44 birla

3 - Jesus Morales (Zarautz) – 44 birla

4 - Mikel Arroio (Usurbil) – 43 birla

16  -  Xabi Lasa (Ostadar) –  40 birla

24 - Joxean Lasa (Ostadar) –  37 birla

30 - Unai Lasa (Ostadar) – 35 birla

 

1 - Nekane Etxeberria – 41 birla

2 - Garbiñe Alustiza – 38 birla

3 - Naiara Peñagarikano – 31 birla

 

Toka

1 - Antonio  Amundarain – 16 fitxa

2 - I. Ugarteburu – 14 fitxa

3 - J. Mari Iñurrategi – 11 fitxa

4 -  Roberto Ostolaza – 9 fitxa

Sailkapen orokorra

1 - Mikel Arroyo (Usurbil) – 178 birla

2 - Ibon Miner (Ereñozu) – 174 birla

3 - J. M. Etxebeste (Villabona) – 174 birla

4 - Xabi Lazkano (Ategorrieta) – 171 birla

11  -  Iosu Lasa (Ostadar) – 157 birla

18 - Xabi Lasa (Ostadar) – 151 birla

25 - Unai Lasa (Ostadar) – 134 birla

 

 

1 - Garbiñe Alustiza – 147 birla

2 - Olatz Larrañaga – 146 birla

3 - Nekane Etxeberria – 137 birla

 

Toka

1 -  J. A. Calvo – 116 fitxa

2 - J. Mari Iñurrategi – 109 fitxa

3 - Antonio  Amundarain – 101 fitxa

4 -  Roberto Ostolaza – 84 fitxa

17 - Iosu Lasa (Ostadar) - 37