Bola eta toka jokalariek giro ederrean lehiatu dute kopako jardunaldia

Txintxarri Aldizkaria 2025eko apirilaren 8a

Ostadar SKTko bolo eta toka saileko kideek Gipuzkoako kopako jardunaldia antolatu zuten hilaren 13an Michelin kirol gunean

Giro ederrean, lurraldeko 56 bolari igaro ziren jardunaldi osoan zehar Lasarte-Oriako bolatokitik. Ostadarreko kideek ez zuten zortea lagun izan eta ezin izan zituzten lehen postuak bete. Tokan ere punteria fin dutela erakutsi zuten lehiakideek.

Sailkapenak

Gipuzkoako Kopako jardunaldia

1 - Jokin Izagirre (Segura) 47 birla

2 - Aner Miner (Ereñozu) 45 birla

3- Egoitz Berasategui (Irura) 44 birla

4 - Xabier Lazkano (Ategorrieta) 44 birla

8 - Xabi Lasa (Ostadar) 42 birla

10 - Iosu Lasa (Ostadar) 41 birla

21- Joxean Montes (Ostadar) 38 birla

Toka jardunaldia

1 - J. Mari Iñurrategi (Legazpi) 14 fitxa

2 - Antonio Amondarain (Irun) 13 fitxa

3- J. Antonio Calvo (Irura) 12 fitxa

4 - Roberto Ostolaza (Zarautz) 10 fitxa

10 - Xabi Lasa (Ostadar) 7 fitxa