Maiatzaren 4an egingo dute erromeria Azkorteko ermitan

Txintxarri Aldizkaria 2025ko api. 15a, 08:00

Ohiturari eusteko asmoz, maiatzaren 4ko (igandea) Azkorteko erromeria prestatzen hasi dira Ttakun Kultur Elkartea eta udala. Egitaraua zehazten ari dira antolatzaileak baina aurreratu dute goizeko hamarretatik bazkalordura arteko ekimena izango dela. Ohiko elizkizuna Alboka abesbatzako kideekin, herri kirolen erakustaldia eta erromeria izango dira jardueraren ardatzak. Bitartean, ermitara bertaratzen direnek goxo jan eta edateko aukera izango dute arkupeetan jarriko duten tabernatxoan.