Martxoko Azken Ostirala aurrera eraman du Sare Herritarrak

Txintxarri Aldizkaria 2025ko mar. 29a, 10:00

Hileko azken ostirala izanik eta Lasarte-Oriako Sare Herritarrak deituta, dozenaka herritar kalera irten dira euskal presoen, iheslarien eta deportatuen etxeratzea aldarrikatzeko. Hori ez ezik, gatazkaren ondorio guztien konponbidean aurre egiteko beharra ere nabarmendu nahi izan dute. Ohiko legez, Elizatze plazatik abiatu dira manifestariak, Kale Nagusia zeharkatuta, Okendo Plazara ailegatzeko. Bertan, borobilean ipini eta irakurri bat leitu dute. 

Salbuespen egoerak oztopatzen omen du oraindik espetxeetako auziaren konponbidea. Traba hori gogoraraztea du helburu Sare Herritarrak. Horrenbestez, taldeak jakinarazi du halako egoerako presoak dituzten herrietatik igaroko den ekimena egingo dela, maiatzaren 17an eta 18an. Presoen auziari soluzio osoa emateko falta dena "ikusarazteko" balioko du. Izan ere, Sare Herritarrak defendatzen du bakeaz, adiskidetzeaz eta elkarbizitzaz ezin dela hitz egin "legea eta espetxe erregelamenduak aplikatuta" aske egon beharko luketen presoak kartzeleratuta jarraitzen dutelarik. Iniziatibaren inguruko zehaztasunak datozeen asteetan plazaratuko dituzte.

Era berean, azkenaldiko lana aintzatetsi dute "aurrerapenen lekuko" izan direla aitortuta, nahiz eta horiek "nahi baino matsoago" eman diren. Ildo beretik, aitortu dute hurrengo urteak espetxeen auzia "behin betirako" konpontzeko behar diren urratsak azkartzeko baliatuko dituztela. Horretarako, askatasuna ahalbidetuko duen azken faseari nola heldu pentsatuko dute. Orobat, herrialdean indarkerien biktima guztientzako "tratamendu duina eta begirunezkoa" ekarriko duen akordioa lortu nahi dute. Bien bitartean, ekin eta ekin arituko da Sare Herritarra taldea behin betitiko etxeratzearen lana lortzearren, "gertu" daude-eta.