'Tirano' abestiaren bideoklipa argitaratu du Lurhats taldeak

Txintxarri Aldizkaria 2025ko mar. 11a, 11:25

Julen Basterra eta Iban Nikolai musikariek sortutako proiektua da Lurhats (Jon Buldain Monky Man DJa batu zaie), musikak sendatzeko prozesuan duen balioa ikusarazi eta aldarrikatzeko. Nagusiki bi instrumentu uztartzen dituzte, gitarra klasikoa eta didjeridua, beste elementu ugarirekin nahastuta. Joan den udaran 'Sendagai' izeneko diskoa argitaratu zuten eta pixkanaka-pixkanaka kantuei irudiak jartzen ari dira bideoklipen bidez. 'Amets Senti' aurkeztu zuten aurrena, eta oraingoan, 'Tirano'.

Lurhats taldekoak laster itzuliko dira Lasarte-Oriara, izan ere, hilaren 22an Zabaleta auzoan kontzertu bat emango dute, 19:00etatik aurrera.