Lau urterako izango den elkarlan egitasmoa 2002an hasitako lanaren segida izango dela nabarmendu dute ordezkariek. Alkateak ez ezik, Euskara zinegotziak (Estitxu Alkorta lasarteoriatarra barne) eta teknikariak (herriko Euskara zerbitzuburu Ana Labaka tarteko) ere bertaratu dira.
Eskualdeko lau hedabideok, Aiurri, Kronika, Noaua eta TXINTXARRI-k, datorren astean argitaratuko dugu ekimen honi buruzko erreportaje sakona.