Herri Ekimen Legegilea babesteko hainbat ekintza antolatu dituzte herriko eragileek

Txintxarri Aldizkaria 2025ko ots. 23a, 16:00

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak helburu jakina du, hots, pentsiodunek hilero kobratutako ordainsaria eta Lanbide arteko Gutxieneko Soldata kopuru berekoak izatea: 1.184 euro. Xede honekin bat egindakoek Herri Ekimen Legegilea (HEL) sortu dute mugimenduarekiko atxikimendua lortzeaz gain, euren egitekoa ere plazaratzeko. Horren harria, hainbat ekintza antolatu dituzte azken egunotan herrian talde eragileari esker.

Hasteko, ostiralean, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak aurkezpen ekitaldia prestatu du Biyak Bat egoitzan. Taldeko hizlariak tarte honetaz baliatu dira ekimen honen garrantzia aintzakotzat hartzeko, pentsiodun mordoak hilean 850 euro edo gutxiago kobratzen dutela gogorarazi baitute. Ildo beretik, pertsona horien artean "hamarretik zazpi" emakumeak direla ere azpimarratu nahi izan dute. Hizketaldiarekin amaitzean, bertaratukoei edozein zalantza ozenean esatera animatu diete, eta horri esker, publikoko gizon batek bere esperientzia pertsonala partekatu du. Horren ostean, sinaduren bilketari ekin diote. 

Bestalde, firmak jasotzen jarraitzeko, hiru postu jarri dira larunbat goizean Lasarte-Orian zehar; Okendo eta Elizatze plazan, baita Ola Kalean ere. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan, 10.000 sinadura bildu behar dituzte hiru hilabeteko epean. Horretarako, herri bakoitzak totalaren zati bat bere arduran hartzen du bertako herritarrekin kupo hori betetzeko. Eragileek esandakoaren arabera, Lasarte-Oriak minimo hori bete du. Alabaina, denon inplikazioa eskatzen dihardute.