Herritarren pentsio duinak bermatzeko Herri Ekimen Legegilea jorratuko dute hilabete honetako borobilean

Txintxarri Aldizkaria 2025ko urt. 15a, 10:34

Sole Agirre Garro, abenduko solasaldian hizketan.

Sole Agirre Garro aktibista gonbidatuko du Borobilean Elkarteak datorren asteko ostegunean, hilak 23, pentsiodunen mugimenduak Eusko Legebiltzarrean aurkeztu duen Herri Ekimen Legegileari (HEL) buruz hitz egitera. 19:00etan izango da solasaldia, Oriarte Landaberri institutuan.

Pentsioei buruz hitz egiten agurtu zuten 2024a eta gai berari helduko diote urte berriko aurreneko solasaldian, zehazki, Euskal Herriko Pentsionisten Mugimenduak landu eta Eusko Legebiltzarrean aurkeztu duen Herri Ekimen Legegileari: horren helburua da herritar guztien pentsio duinak bermatzea. Horretarako, eskatu dute 60 urtetik gorako pertsonek hilero jasotzen dutena Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarekin (iaz 1.134 eurokoa izan zen) parekatzea. 

Ekimen hori dagokion erakundean aurkeztuta, atxikimenduak biltzeari ekin diote. Eragile horren ordezkari Karlos Etxeberriak abenduko hitzaldian zehaztu zuenez, 10.000 sinadura behar dituzte gutxienez eta horiek jasotzeko udalerriz udalerri bilketa ekimenak antolatzen ari dira. Datorren osteguneko saioa baliatuko dute horri buruz hitz egin eta Lasarte-Orian jarduera hori dinamizatuko duen taldetxo bat osatzeko.

Erlazionatuak

Ez dute borrokatzetik jubilatzeko asmorik

Iñigo Gonzalez Sarobe 2024 abe 12 Gizartea