Lurhatseko kideak Amets Senti abestiarekin aurkeztu dira Herri Urratsen maketa lehiaketara. Bozkatuena izanez gero, maiatzaren 11n Senpereko (Lapurdi) lakuaren inguruan aurrera eramango duten ospakizun egunean kontzertua emango dute.
Lurhats osatzen duen hirukoteak aldarrikatzen du medizina dela musika eta sortzen dutenaren bidez erabilera hori berreskuratu nahi dute. Horren adibide, iazko udaran argitaratu zuten estudioko aurreneko lana, Sendagai. TXINTXARRI-rekin luze eta zabal hitz egin zuten disko horri eta proiektuari buruz Basterrak eta Nikolaik.