Afari solidarioak prestatu ahal izateko olioa, dilistak, arroza, esnea eta txokolatezko hautsa behar dituzte. Bestalde, hotzetik babesteko mantak, lo zakuak, bufandak eta eskularruak ere bilduko dituzte.
Kaleko Afari Solidarioak egitasmoko kideekin lankidetzan ari dira elkartasun sareko lagunak eta afari solidarioak emateko aurreneko txanda urtarrilaren 28an egin zuten. Bertatik bertara jarraitu zuen TXINTXARRI aldizkariak.
