Osasun zentroko zuzendaritzari bilera bat eskatuko dio LOOPA plataformak

Txintxarri Aldizkaria 2025ko ots. 12a, 08:00

Arartekoari kexa bidali aurretik ere elkarretaratze bat egin zuten, Okendo plazatik abiatuta.

Herritarrek osasun zentroan pairatzen dituzten mediku falta eta arreta eskasa salatzen jarraitzen aldera, osasungintza publikoaren aldeko LOOPA plataformak iragarri du bilkura bat eskatuko diela anbulategia kudeatzen dutenei; datorren asteartean eraikin horretara joan eta gutun bat entregatuko diete. Ekintza hori babesteko, aurretik elkarretaratze bat burutuko du Okendo plazan, 11:30ean. Parte hartzera animatu ditu lasarteoriatarrak.

Erlazionatuak

Correoseko bulegora joan eta kexa bidali dute

Txintxarri Aldizkaria 2024 ira 30 Gizartea