LOOPA plataformako kideak Correosek Geltoki kalean duen bulegora joan dira Arartekoari iritsiko zaion kexa bidaltzera. Tramitea egin eta kalera irten direnean txalo artean jaso dituzte gaurko ekimenarekin bat egin duten dozenaka herritarrek. Osasun publikoaren alde lanean ari den eragile horrek 1.500 sinadura baino gehiago bildu ditu azken hilabeteetan.