Atxikimenduak biltzeko bi saio aurrera eraman dituzte orain arte eta 744 sinadura jaso dituzte dagoeneko. "Etengabe hurbildu zaizkigu herritarrak informazio eske, eta, Herri Ekimen Legegilearen berri izan da, prest agertu dira sinatzeko", jakinarazi dute herriko pentsiodunen taldeko kideek.
Pentsioak LGSarekin parekatzeaz gain, ekimen horren bidez nahi dute gutxieneko pentsioak osatzeko euskal sistema bat garatu, 60 urtetik gorako pentsiodunen gizarte bazterketa egoera saihesteko.