"Ttakuneko sorreratik euskaren, herrigintzaren eta euskal kulturaren alde lanean ibili zinen. Jaiak lantaldeko partaidea, zuzendaritzako kide, Euskararen Maratoiko otordu ugariren arduradun…
Kalea Maixuko lantaldean urte askoz, euskararen erabilera sustatzeko lanean. Goiegin ospakizun ugari egin genituen, eta beti harrerarik onena jaso izan genuen. Santa Ana parodiako aktore eta partaideentzat hainbat afari sukaldatu izan zenituen, herriko elkarteetako sukalde ezberdinetan.
Hau guztia Erketzeko txistularia izatearekin batera uztartzen zenuen. Guraso izateko garaia iritsi zitzaizun, eta ordun hezkuntzan zentratu zinen, ikastolako guraso elkarteko kide izanez.
Bergarako idazle eskolan hasi eta gero parodiako gidoia idaztera ere iritsi zinen azken urteetan.
San Tomasetan ere gaztainak erretzen aritu zinen, gaztez inguratuta. Azken boladan, herrigintzarekin kezkatuta, lanketa horretan genbiltzan.
Beti borondate onez, egiteko prest, umoretsu, irribarretsu".