Juan Luis Eizmendi Arsuaga hil da

Txintxarri Aldizkaria 2025ko ots. 5a, 09:06

Lasarte-Oriako herrigintzako eragile sutsu bat galdu berri dugu: Juan Luis Eizmendi Arsuaga. Atzo hil zen, 54 urterekin. Ostiral arratsaldean egingo dute haren omenezko hileta, San Pedro parrokian, 19:30ean.

Hezkuntzan, euskalgintzan, sukaldeko su artean... Perrexila bezala, saltsa askotan izan zen Juan Luis Eizmendi Arsuaga. Lasarteoriatar asko eta askorentzat oso kuttuna izan zen Goiegi jatetxeko sukaldari buru izan zen hamar urte baino gehiagoz, eta, bertan bazkaldu eta afaldu zutenen sabelak ez ezik bihotzak ere bete zizkien bere lanerako grinarekin eta adeitasunarekin.

Azken urteetan beste zeregin batzuetan ikusi izan dugu, hala nola, Landaberri nahiz Oriarte guraso elkarteetan lanean eta eragiten, Santa Ana parodiako gidoigileen lantaldean, Lasarte-Oriako Irakurle Txokoan, Bergarako Idazle Eskolako kide gisa ilunabar literarioak aurrera eramaten Ttakunenea elkartean, eta baita Ttakun Kultur Elkartearen bulegoan edota TXINTXARRI aldizkariaren erredakzioan, proposamenak egiten eta beti laguntzeko prest. 

Eskerrik asko, Juan Luis. Lurra arin bekizula.