Alboka eta Itsasoa abesbatzek kontzertua emango dute bihar San Pedro parrokian

Lierni Apaolaza Urdanpileta 2025ko ots. 7a, 12:41

Bihar arratsaldeko kontzertuaren kartela.

Kontzertu truke programa bat aurrera eramaten ari da gure herriko Alboka abesbatzak Biarritzeko Itsasoa koruarekin. Zentzu horretan, bihar arratsaldean kontzertu bateratu bat emango dute San Pedro parrokian, 19:45etik aurrera. Sarrera doakoa dela jakinarazi dute antolatzaileek. 

Alboka eta Itsasoako kideek honela antolatu dute emanaldia: herriko koruak hiru abesti kantatuko ditu aurrena, ondoren gonbidatuek kontzertua emango dute eta azken pieza elkarrekin eskainiko dute. 

Egitaraua

Alboka abesbatza

  • Zure magalera (Eva Orixe)
  • Brodatzen-godalet (Herrikoia, Miguel Maria Azpiazuk moldatua)
  • Imanolen hiru abesti (Imanol Larzabal)

Itsasoa abesbatza

  • Xalbadoren heriotzean (Xabier Lete)
  • Fandango (Tradizionala)
  • Azken dantza hau (Manex Pagola)
  • Aldapeko (Herrikoia)
  • Gernika (Sorozabal)
  • Ala baita (Tradizionala)
  • Baga biga higa (Mikel Laboa - Carlos Puig)
  • Maitia, nun zira? (Herrikoia)
  • Ai Mari Miguel (Tradizionala)

Alboka eta Itsasoa elkarrekin

  • Agur Maria (Uruñuela).
Erlazionatuak

Eguberriei abestu die Alboka abesbatzak

Txintxarri Aldizkaria 2024 abe 20 Kultura