Eguberriei abestu die Alboka abesbatzak

Txintxarri Aldizkaria 2024ko abe. 20a, 20:47

Kanta Cantemusek eta Zero Settek zabaldutako bidetik, Gabonetako kontzertua eskaini du ostiral arratsaldean Alboka Abesbatzak. Aipatu bien moduan, Ama Brigitarren komentuko kaperan egin dute emanaldia, eta herritar ugari bertaratu da Montse Latorrek zuzendutako ahotsetan Eguberritako kantak entzutera. 

Egun gutxi besterik ez dira falta Gabonetako ospakizunei ekiteko eta garaiko abesti ezagunez atondutako kontzertua aurrera eraman du Albokak. Ohi bezala, baserritarar jantzita zeuden koruko kideak,  aldare aurrean kokatuta.  Euskal kantak nagusi izan badira ere, beste leku batzuetakoak ere

  • Erromes kantua, Josu Elberdin.
  • Hator hator, mold. Salustiano Balza Eguren.
  • Kyrie eleison, Audrey Snyder.
  • Agur Maria, Jose Uruñuela.
  • Zure magalera, Eva Ugalde.
  • Aurtxo muxu gorri bat, Antonio Mercero.
  • Manolito chiquito, Julio Domínguez.
  • Cantemos a María, Juan Tony Guzmán.
  • Birjiña maite, David Azurza
  • Bi eguberri canta, Javier Busto.
  • Adeste, fideles, J. F. Wade.

Antonio Mereceroren Aurtxo muxu gorria kantatu aurretik, etetxoa egin dute, eta publikoari azaldu diote kontzertu solidario izatea nahi dutela, eta horrexegatik, itsulapikoak jarri dituzte dohaitzak jasotzeko. Bildutako Izan Iñurri elkartearentzat izango da eta haren sortzaileetako bat den Julene Illarramendi gonbidatu dute hitz egitera. Hamar urtez gaixo egon ondoren, bularreko minbizi metastasikoa zuen bere ama hil egin zen. "Modu naturalean" bizi izan zuen gaitza Illaramendik, azken urtea izan ezik. "Minbizia tabua bada, heriotza are gehiago". Proiektua bere dolu pertsonaletik jaio zen eta gutxika hazten joan da. Eskerrak eman dizkie Albokako kideei aukeragatik eta kontzertuaz gozatzea opa izan die bertaratutakoei. 

Halaber, abestiekin jarraitu aurretik, bideo bidezko gabon kanta lehiaketa bat irabazi dutela ere jakinarazi dute, hain zuzen ere, jarraian abestu duten Merceroren kantarekin.

Erlazionatuak