Garaikoetxeako ikaskideen erreleboa hartu dute Landaberriko gaztetxoek arratsaldean

Txintxarri Aldizkaria 2025ko ots. 4a, 16:59

Bazkalostean egin dute santa eskea Landaberri LHko 5. eta 6. mailako ikasleek, zenbait irakaslek lagunduta. Goizean ikaskideek egin bezala erdigunea zeharkatu dute baina ez dira kale eta taberna kanpoaldeetan soilik aritu, baita barrualdean ere, esate baterako, Biyak Bat adinekoen egoitzan. 'Kaixo guztioi', 'Santa Ageda' eta 'Oles, oles' abestiek osatu dute beraien errepertorioa. Okendo plazan amaitu dute ibilbidea eta ordurako zenbait gaztetxok eskuetan zeramaten izara zuriak pisua hartu du, bidean zehar bildu dituzten txanponengatik.