Ikuskizun hori iragartze aldera, antzezlanaren zuzendari Ander Lipus elkarrizketatu genuen joan den astean. Hemen irakur dezakezue.
Ibrahima Balde Ginean jaio zen; baina, egun batean, amaren deiak etxea uztera behartu zuen, anaia txikiaren bila Europara joateko. Basamortua zeharkatu zuen, eta polizia, bahitzaile, mugalari eta abarrekin gurutzatu zen zeharkaldian. Afrikatik Europarako ibilbidean minak, egarriak eta goseak sorturiko sufrimendua ezagutu zuen. Miñan (anaia txikia) Balderen bizitzaren kronika da, Amets Arzallusek lehen pertsonan kontatua eta Artedramak antzerkira egokitutakoa.
Fitxa teknikoa
'Miñan'
Zuzendaria: Ander Lipus. Egileak: Ibrahima Balde, Amets Arzallus. Egokitzapena: Timberlake Wertenbaker. Iraupena: 90 minutu. Aktore zuzendaria: Manez Fuchs. Aktoreak: Sambou Diaby, Mikel Kaye, Ander Lipus, Eihara Irazusta.