Euskal Ligako I. Mailan ari den AVK Gipuzkoa Sortzen (Beltzak, Bera Bera eta Zarautz taldeen batura) Bilboko El Fango zelaira joan zen Universitario Bilbao taldearekin indarrak neurtzera. Norgehiagoka oso borrokatua izan zen eta azkenean kanpokoek eraman zituzten puntuak etxera, 27-29 gailenduta.
Liga horretako bigarren mailan jokatzen ari da Gesalaga Okelan Gipuzkoa Sortzen eta denboraldiko partida zailenetako bati aurre egin zion, Iruñeko talde La Unica RTren aurka arituta. Hasi eta buka nagusi izan ziren nafarrak eta 52-5 irabazi zuten. 18 urtez azpikoek, berriz, Ordiziako Altamira zelaian erakustaldia eman zuten eta nagusitasunez gailendu ziren, 7-43.