Iñaki Yurramendi agurtu dute Gure Etxea tabernan

Txintxarri Aldizkaria 2025ko urt. 18a, 14:00

Ostegunean hil zen Iñaki Yurramendi "Pikolo" agurtu dute senide eta lagunek Gure Etxea tabernan elkartuta. Eguerdian bildu dira urte luzetan Yurramendiren taberna izandakoan,  bere alde topa egin eta hamaiketakoa egiteko. Parte izan zen Beltzak Errugbi Taldeko lagun ugari izan da bertan eta mahai gainean jarri dute taldearen harmarria. Gainera, asteburuan jokatuko dituzten partidetan minutu bateko isilunea egingo dutela azaldu du Antonio Vegak. Ingurutik pasatu eta zer gertatzen zen galdetu dietenek esan bezala, halako agurra gustatuko zitzaion Iñakiri.