Lasarte-Oria Osasungintza Publikoaren Alde (LOOPA) plataformak mobilizatzera deitu ditu herritarrak, 'Non daude gure medikuak?' lelopean aurrera eramango duten manifestazioaren bidez. "2025eko urtarrila da eta ez da bakarrik agindutako tokiak ez dituztela bete, gainera, beste bat gehiago hutsik geratu da, medikua jubilatu egin delako", jakinarazi dute eragile horretako kideek. "Horren aurrean, kalitateko osasun publikoa eta lasarteoriatar guztiek lehen arretako medikua izateko eskubidea defendatuko ditugu". Ekintza 12:00etan izango da eta manifestariak osasun zentro paretik abiatuko dira.
2024 abe 20 Gizartea