Larunbateko manifestaziora joateko autobus txartelak salgai jarri ditu Sarek

Txintxarri Aldizkaria 2025ko urt. 7a, 09:00

Lasarte-Oriako Sarek joan den abenduaren 31n egindako manifestazioa.

Sare Herritarra eragileak manifestazio nazionala aurrera eramango du larunbat honetan, Bilbon; 17:00etatik abiatuko da mobilizazioa La Casillatik. Lasarte-Oriako taldeak jakinarazi du autobus zerbitzua emango duela egun horretan bertan, herritarrek aukera izan dezaten ekintza horretara joateko. Txartelak salgai jarri dituzte Ilargi eta Tiburtzio Artizar tabernetan, 15 eurotan. Horiek erosteko azken eguna osteguna izango da.

Erlazionatuak