Manifestazioaren antolatzaileek honako gogoeta hau partekatu dute:
"Gabonetan murgilduta gaudelarik, urte amaierarekin batera emango diogu ongi etorria urte berriari. Badira egun batzuk gabonen bueltan euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen alde mobilizatzen ari garenak. Badira egun batzuk herrialdetako mobilizazioekin zein herri edo eskualdetako mobilizazioekin buru belarri ari garenak.
Urte amaierak urtean zehar gertaturikoak oroitzea dakar sarri eta, ez dago sobera guk ere urtearen balantze azkar bat egitea. Urte garrantzitsua izan da etxerako bideari dagokionez, hamaika dira dispertsioaren amaierarekin batera espetxe ibilbideari ekin eta lege arrunta jarraituz etxerako bidea hasi duten euskal presoak.
Balorazio ona egiten dugu noski honekiko, gatazkaren ondorioak amaitzea helburu dugun momentutik, euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzea izan dugu eta izango dugu jomuga. Biolentzia ezberdinen biktimei dagokionez ere, izan dira aurrerapausoak 2024 honetan, biktimek merezi duten egia eta aitortzaren bidean pauso nabariak ikusi bait ditugu. Etxerako bidean zein biktimen egia edo aitortzan ordea, bide luzea dugu egiteko oraindik, gatazkak utzitako ondorioek ondorio izaten jarraitzen bait dute.
Urte berriari, aurrez emandako pausoetan mantendu eta pauso horietan sakontzea eskatuko diogu, 2024an ezarritako bideorriari jarraiki, euskal preso, iheslari eta deportatuen etxerako bidean aurrerapausoak ematen jarraitu nahi baitugu biolentzia ezberdinen biktimen egia eta aitortzarekin batera".