Trafiko mozketak egingo dituzte bihar arratsaldean, San Silvestre lasterketa jokatu bitartean

Txintxarri Aldizkaria 2024ko abenduaren 30a

Korrikalari batzuk, iazko San Silvestrean, Kalbario bideko aldapa jaisten.

Bihar arratsaldean jokatuko dute VIII. San Silvestre lasterketa, arratsaldez. Antolatzaileek jakinarazi dute 16:00etatik 17:30era bitartean auzo batzuetako trafikoa moztuko dutela, segun eta partaideak ibilbidearen zein zati zeharkatzen ari diren. Ahalik eta eraginkorren antolatzen saiatuko gara, enbarazu gutxiena sortzeko intentzioarekin. Guztion laguntza izatea espero dugu, mila esker zuen ulermenagatik!", adierazi dute.

Lasterketaren egitaraua

  • 11:00etan LOZETeta Oaintxe in deu txaranga.
  • 11:30etatik 13:00etara pintxo-pote solidarioa.
  • 12:00etan haur-kanpaikadak Porrotxen laguntzarekin.
  • 15:30ean proba-aurreko beroketa musikatua Saito Gimnasioarekin batera.
  • 16:00etan lasterketa.
  • Ondoren, kategoria bakoitzeko sarien banaketa.

Erlazionatuak

Urtea amaitzeko, San Silvestre lasterketa

Txintxarri Aldizkaria 2024 abe 18 Kirola