Mari Domingi eta Olentzeroren etorrera: goizeko argazkiak

Txintxarri Aldizkaria 2024ko abenduaren 24a

Mari Domingi eta Olentzeroren etorrera ospatzen ari dira gure herrian, Ttakun Kultur Elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak antolatutako egitarauko jardueren bidez. Goizekoak hauek izan dira: ikastetxeen kantu jira, hamaiketakoa, umeen marrazkiak, bi pertsonaia maitagarri horiei egindako bisitak eta eskutitzen truke tokiko dendek eman dituzten oparien zozketa.