Familiakoen arteko aisialdi hezigarriaz hitz egingo du gaur Carmen Atalaya Revillak

Txintxarri Aldizkaria 2024ko abenduaren 11

Animatzaile soziokulturala eta txakur hezitzailea da Carmen Atalaya Revilla herritarra. Bi pasio horiek uztartu eta hitzaldi bat prestatu du: 'Aisialdi hezigarria familian, animaliekin zein animaliarik gabe'. Gaur arratsaldean hitz egingo du horri buruz, gaztelaniaz, kultur etxeko hitzaldi aretoan, 17:00etatik 18:00etara.

Atalayarekin harremanetan jarri nahi dutenek 620 19 34 47 telefono zenbakiaren edota carmenylosanimales.a@gmail.com helbide elektronikoaren bidez egin dezakete hori. 

Ekainean Gracias liburua aurkeztu zuen herritarrak, areto berean. Hemen duzue elkarrizketa.