ESKUALDEA

Buruntza mendian hiru haize errota eoliko eraiki nahi dituzte

Txintxarri Aldizkaria 2024ko abe. 10a, 14:42

Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur argitaratu duen aldizkari ofizialean jakinarazi du Andoain, Urnieta eta Lasarte-Oriako lurrak hartzen dituen Buruntza mendian hiru haize errota eoliko irekitzeko deialdia argitaratu duela Mendiko Haizie SL enpresak. Gauzak horrela, proiektu hori gauzatzeko interesa duten enpresek hogei egun izango dituzte eskabideak aurkezteko, gaurtik hasita.

Aipatu enpresa horrek eskualdeko Buruntza mendian jarri nahi dituen hiru haize errota horiek osatutako parkeak hamabost megawatteko potentzia izango luke.