Etxean jasotako paperezko eskuorria erabili izan dute normalean baina begiratu izan dute atari digitala ere, oparitarako eskatu beharrekoa zerrendan idazteko gero. Zeregin hori familian egiten dute gainera, katalogoa eskuetan hartuta edo ordenagailuaren aurrean. Onartu dute batzuetan ez zaiela erraza egiten produktu erakargarri asko dakartzalako katalogoak, "ongi sailkatuta" eta "garrantzitsua den informazioarekin" gainera: adin tartea, prezio orientatiboa...
Aurten ere erabiliko dutela aurreratu dute eta familia guztiei gomendatu diete paperean nahiz sarean katalogoa begiratzea.