Afrikako paisaia eta ohiturei buruzko bidaia

Txintxarri Aldizkaria 2024ko aza. 28a, 12:21

Brasz Aleixo artista mozambiketarrak margolan erakusketa bat zabaldu berri du Jalgi Kafe Antzokian. Margolari afrikarraren oroitzapen eta bizipenak islatzen dituzte bertako hormetan zintzilik jarri dituzten koadroek. Abendu amaierara arte izango dute herritarrek esposizio hori ikusteko aukera.

Aleixok margolanetan irudikatu duena izan da bidaia bat, ikuslea "Afrikako paisaia eta ohitura maitagarrietara" daramana. Mozambique izena jarri dio erakusketari eta margolanak ez ezik, izen bereko diskoa salgai duela jakinarazi du. CD formatukoak 10 euro balio ditu, eta, biniloak, 20 euro.