Joan den ikasturte amaieratik lanean ari da Altxa Burua Lasarte-Oria taldea, helburu hauekin: Internetera sarbidea duten gailu elektronikoak egoki erabiltzeko helduak eta gaztetxoak trebatzea; seme-alabei horrelako tresnak ematea atzeratzea; eta eskolak sakelako telefonorik gabeko arnasgune bihurtzea.
Urri erdialdean bi bilera ireki aurrera eraman zituzten eta arestian aipatutako xede horien alde lanean jarraitzen du eragileak. Bertako kideek ohartarazi dute taldera batu nahi duten gurasoek aukera dutela horretarako eta lasarte-oria@altxaburua.eus helbide elektronikora idatzi behar duela harremanetan jartzeko.
Euskal Herri osoan zehar gero eta zabalduago dagoen ekimena da Altxa Burua. Gipuzkoan, adibidez, 60 talde baino gehiago eratu dituzte herriz herri, Lasarte-Oriakoa barne.