Osasungintzaren pribatizazioaz ariko dira gaur Ahoztar Zelaieta kazetariarekin

Txintxarri Aldizkaria 2024ko aza. 21a, 07:00

2021eko urtarrilean herrian izan zen Zelaieta, Zaldibarko zabortegian gertatutakoari buruz hizketan.

Lasarte-Oria Osasun Publikoaren Alde (LOOPA) plataformak Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetaria gonbidatuko du herrira hilaren 21ean, 'Diagnóstico Tolosaldea. La privatización de la sanidad en el oasis vasco' liburua aurkeztera. Ekimen ireki hori kultur etxeko hitzaldi aretoan aurrera eramango dute gaur, 19:00etatik aurrera.

Ez da ikerketa kazetari hori Lasarte-Oriara etorriko den aurreneko aldia, izan ere, 2021eko urtarrilean Zaldibar zona cero liburua izan zuen hizpide; Bizkaiko udalerri horretako zabortegiaren hondamendiaren (2020ko otsailean jausi zen) harira ondu zuen lan hori. Lasarte-Orian Aire Garbia plataformak gonbidatuta etorri zen Antonio Mercero aretora.