Espainiako Kopako azken proba jokatuko dute Xuhakan elkarteko bost bikotek

Txintxarri Aldizkaria 2024ko aza. 20a, 10:00

Erabilgarritasunezko Kirol Mendetasuneko Espainiako Kopa eta Txapelketa asteburu honetan erabakiko dira Guadalajarako Fontanar herrian. Bertan parte hartuko dute Xuhakan Txakur Elkarteko bost bikotek: hiruk, oinarrizko mailan; laugarrenak, I. graduan; eta, bosgarrenak, II. graduan. Lehiatzeaz gain, eragile horretako kideek azpimarratu dute diziplina hori praktikatzen duten guztiekin gozatzea dela helburua.

Kris eta Ausa, Imanol eta Izar eta Xabi eta Kai izango dira oinarrizko mailan ariko direnak. Bernardo eta Grey, berriz, I. graduan ariko dira, eta, azkenik, II. graduan lehiatuko dute Mattin eta Troi-k. 

Erlazionatuak