Gaur egingo dute Altxa Burua Lasarte-Oria taldekoek kurtsoko lehen bilera

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urr. 15a, 09:00

HH2 eta LH4 maila arteko haurrak dituzten gurasoak gonbidatu dituzte 17:30ean hasiko den bilkurara; Garaikoetxea-Landaberrin elkartuko dira. Ekimen horretako kideek "herriko familia guztiak" deitu dituzte,  "ezinbestean taldean egin beharreko borroka" dela iruditzen zaielako. Ostegunean aurrera eramango dute bigarren saioa, LH5etik gorako seme-alabak dituztenekin, eraikin eta ordu berean. 

Bileretako gai zerrenda
  • • Ikastolako araudiaren eta kartelaren proposamena.
  • • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Osasun sailetara gutunak bidaltzea.
  • • 2024-2025 ikasturterako konpromisoak finkatzea.
  • • Merkatari eta Lasarte-Oriako beste eragile batzuekin lankidetza. 

Joan den ikasturte amaieratik lanean ari da Altxa Burua Lasarte-Oria taldea, helburu hauekin: Internetera sarbidea duten gailu elektronikoak egoki erabiltzeko helduak eta gaztetxoak trebatzea; seme-alabei horrelako tresnak ematea atzeratzea; eta eskolak sakelako telefonorik gabeko arnasgune bihurtzea. Eragile horretako kide diren Iñigo Suberbiolarekin eta Manu Mendezekin elkartu da TXINTXARRI. Behin baino gehiagotan nabarmendu dute ez daudela sakelakoen eta antzeko gailuak erabiltzearen aurka, baina bai zentzurik gabekoa eta neurrigabea den erabileraren kontra. Norabide horretan, beharrezkoa iruditzen zaie "guztiok" formatzea eta gaiari buruz hausnartzea.

Erlazionatuak

Burua altxatzea denon ardura delako

Txintxarri Aldizkaria urr 11 Gizartea