Gaur arratsaldean hasiko dira Sasoetako jaiak

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urriaren 4a

Gaur lehertuko da festa Sasoetan. Auzoko festak aurrera eramango dituzte ostiraletik igandera bitarte, eta auzokide zein herritar guztientzat askotariko ekimenak iragarri ditu Sasoeta Sasoian elkarteak

Egitaraua, egunez egun

GAUR

  • 18:00etan, txupinazioa eta pregoia Andatza plazan. 
  • 18:10ean, kirol jarduera Los chavales de Martija-ren eskutik Uzturre plazan.
  • 18:30ean, Kilkerband txaranga auzoan barrena.
  • 19:00etan, rock jaialdiaren barruan, Porto Bello taldeak emanaldia eskainiko du Andatza plazan. 
  • 23:00etan, zezensuakoa Andatza plazan. 
  • 23:30ean, rock jaialdiaren jarraipena, The Noise Makers taldearen eskutik, Andatza plazan. 
  • 01:00etan, rock jaialdiako azken kontzertua: Auskalo taldea Andatza plazan. 

BIHAR

  • 11:00etan, heldu zein gazteentzako futbolin txapelketa Jaizkibel plazan. 
  • 12:00etan, LOZETen eskutik erraldoi eta buruhandiak auzoan barrena ibiliko dira.
  • 12:00etan, Extremadura etxearen eskutik migak, Jaizkibel plazan. 
  • 14:30ean, bazkari herrikoia Andatza plazan. 
  • 16:00etan, mus txapelketa Txoko tabernan. 
  • 16:00etan, xake txapelketa Andatza plazan. 
  • 18:00etan, pintxo potea auzo elkartean.
  • 18:30ean, helduen danborrada auzoan barrena. 
  • 19:00etan, zuzeneko musika emanaldia Radio Rebelde taldearen eskutik, Andatza plazan. 
  • 21:30ean, DJ Niko eta DJ Parmo Andatza plazan. 
  • 23:00etan, zezensuzkoa Andatza plazan. 
  • 23:30ean, Remenber saioa DJ Niko eta DJ Parmoren eskutik. 

ETZI

  • 12:00etan, LOZETen eskutik erraldoi eta buruhandiak auzoan barrena ibiliko dira.
  • 12:00etan, patata tortilla lehiaketa Andatza plazan. 
  • 13:00etan, haurren danborrada Andatza plazan. 
  • 14:00etan, azken traka Andatza plazan. 
Erlazionatuak