Ostiral honetan, urriak 4, hasiko dira aurtengo Sasoetako jaiak. Andatza plazan jaurtiko dute txupinazoa Sasoeta Sasoian auzo elkarteko kideek, eta horrekin batera, Saustatxo elkartea omenduko dute. Hori eta gero etorriko dira hiru egunetarako iragarri dituzten gainerako jarduerak; horiek guztiak auzoko plaza eta kaleetan aurrera eramango dituzte. Etenaldi baten ostean, 2016. urtean hasi ziren berriz ere aipatu auzoko jaiak antolatzen.
Aurtengo ospakizuna berezia izango da, gainera; izan ere, auzo elkarteak lokala estreinatuko baitu; Lasarte-Oriako Udalarena da espazio hori, baina horren erabilera hitzartu du Sasoeta Sasoianekin. Horrez gain, beste zenbait berrikuntza ere izango dituzte aurtengo festek; ostiral eta larunbat gauetan, foodtruck bat egongo da Andatza plazan.
Eguraldia lagun izango dutela espero dute antolatzaileek, gauzak horrela, auzotar zein herritarrei dei egin diete bertaratu eta festaz "askatasunean, berdintasunean eta errespetuz" goza dezaten.
Lasarte-Oriako Udaleko Festak sailak diruz laguntzen ditu sasoetako jaiak, kasu honeta 4588,29 eurorekin. Horrekin batera, baliabide logistikoak ere jarriko ditu auzo elkartearen eskura, hala nola, oholtzaren muntaia, hesiak, edota argindarra, eta abar.
Egitaraua, egunez egun
URRIAK 4, OSTIRALA
18:00etan, txupinazioa eta pregoia Andatza plazan.
18:10ean, kirol jarduera Los chavales de Martija-ren eskutik Uzturre plazan.
18:30ean, Kilkerband txaranga auzoan barrena.
19:00etan, rock jaialdiaren barruan, Porto Bello taldeak emanaldia eskainiko du Andatza plazan.
23:00etan, zezensuakoa Andatza plazan.
23:30ean, rock jaialdiaren jarraipena, The Noise Makers taldearen eskutik, Andatza plazan.
01:00etan, rock jaialdiako azken kontzertua: Auskalo taldea Andatza plazan.
URRIAK 5, LARUNBATA
11:00etan, heldu zein gazteentzako futbolin txapelketa Jaizkibel plazan.
12:00etan, LOZETen eskutik erraldoi eta buruhandiak auzoan barrena ibiliko dira.
12:00etan, Extremadura etxearen eskutik migak, Jaizkibel plazan.
14:30ean, bazkari herrikoia Andatza plazan.
16:00etan, mus txapelketa Txoko tabernan.
16:00etan, xake txapelketa Andatza plazan.
18:00etan, pintxo potea auzo elkartean.
18:30ean, helduen danborrada auzoan barrena.
19:00etan, zuzeneko musika emanaldia Radio Rebelde taldearen eskutik, Andatza plazan.
21:30ean, DJ Niko eta DJ Parmo Andatza plazan.
23:00etan, zezensuzkoa Andatza plazan.
23:30ean, Remenber saioa DJ Niko eta DJ Parmoren eskutik.
URRIAK 6, IGANDEA
12:00etan, LOZETen eskutik erraldoi eta buruhandiak auzoan barrena ibiliko dira.
12:00etan, patata tortilla lehiaketa Andatza plazan.
13:00etan, haurren danborrada Andatza plazan.
14:00etan, azken traka Andatza plazan.