Partaideek lauzpabost kideko taldetxoak osatuko dituzte euskaraz eroso hitz egiteko. Gainera, aukera bikaina da lagun berriak egin eta hizkuntzaren ezagutzatik erabilerara progresiboki eta seguru jauzi egiteko.
Solaskide egitasmoan izena emateko kanpaina abiatu dute, Eta euskaraz egiten badugu? lelopean. Euskaraz mintzatzeko ohitura hauspotzea duen jarduera Lasarte-Orian aurrera eramango dute Lasarte-Oriako Udalak eta Ttakun Kultur Elkarteak; bateko eta besteko arduradunek jakinarazi dute apuntatzeko azken eguna hilaren 25a izango dela, ostirala. Horretarako eskuorriak udaletxean, Ttakunen, Udal Euskaltegian eta Muntteri-AEK euskaltegian topatuko dituzte interesa dutenek.