Mugikortasun astea

Hasi dira Ondo Ibili egitasmoko saioak

Txintxarri Aldizkaria 2024ko ira. 27a, 11:18

Ondo Ibili egitasmoko lehen saiora gerturatu den herritar taldea.

Mugikortasun asteko egitaraua aurrera doa. Gaur lehen ekintza Ondo Ibili egitasmoko ibilaldia izan da. Euria dela eta, ikasturteko lehen irteera ezin izan dute aire zabalean egin. Okendo plazako arkupeetan bildu eta Biyak Bat egoitzara joan dira jarduerako partaideak. Urtean zehar jarraipena duen ekimena da Ondo ibili eta horretan helduek ibilaldiak egiten dituzte, astean behin, ostiraletan, 11:00etan.

Erlazionatuak