Plaza Dantzako lehen entsegua asteartean egingo dute Sasoeta LHko gimnasioan

Txintxarri Aldizkaria 2024ko irailaren 26a

Plaza Dantza egitasmoko kideak datorren asteko asteartean (urriak 1) hasiko dira entseatzen. Astearteetan elkartuko dira Sasoeta LH ikastetxeko gimnasioan, 20:00etatik 21:30era. Ttakun Kultur Elkarteak eta udalak aurrera eramaten dute ekimena, elkarlanean.