Herria eraikitzeko modu eta aukerei buruz hitz egingo dute bihar

Txintxarri Aldizkaria 2024ko irailaren 23a

Borobilean elkarteak datorren asteartean ekingo die ikasturte honetako mahai inguruei. Joxemi Zumalabe fundazioko kideak gonbidatuko ditu Oriarte Landaberri eraikinera, 19:00etan, herri bat eraikitzeko aukera eta moduei buruzko gakoak eman ditzaten. Antolatzaileek norbanakoak eta eragileak gonbidatu dituzte solasaldian parte hartzera.

Elkarteengan arreta berezia jarri dute oraingoan Borobileaneko lagunek: "Herrigintzan ekarpen garrantzitsua egiten ari zarete eta iruditzen zaigu zuen presentzia aberasgarria izan daitekeela bertatatuko garenontzat". 

Erlazionatuak