Udako txokoetan galdutako arropa eta tresnak jaso ditzakete herritarrek

Txintxarri Aldizkaria

Ttakun Kultur Elkarteak antolatutako Udako Txokoetan haurren arropa eta hainbat tresna jaso zituen. Gurasoren batek zerbait faltan bota badu bulegora (Geltoki kalea, 4) joan daiteke jasotzera gaurtik ostiralera arte, 09:00etatik 13:00etara (gaur goizean salbu) eta 16:00etatik 18:00etara (ostiral arratsaldean izan ezik).