Jantzi tradizionalen ikastaroan izena emateko epea ireki dute

Txintxarri Aldizkaria 2024ko irailaren 13a

Iazko ikasle taldea eta Ione Artola irakaslea (ezkerretik hasita laugarrena), joan den urteko ikastaroko azken saioan.

Jantzi tradizionalen ikastaroa antolatu dute aurten ere Ttakun Kultur Elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak, elkarlanean. Jakinarazi dute zabalik dagoela izena emateko epea, tokiak agortu arte (hamabi lagun, gehienez). Lehen saioa urriaren 1ean egingo dute, asteartearekin, Sexuen Elkarbizitzarako Emakumearen Zentroan, 15:30etik 17:30era. Urriko eta azaroko astearte eta ostegunetan elkartuko dira. Aipatu ikastaro horretan izena eman eta informazioa eskuratu nahi dutenek kultura@ttakun.eus helbide elektronikora edo 695 78 53 89 telefono zenbakira (WhatsApp) idatzi behar dute.