Guadalupeko Amaren eguna bihar bada ere, haren omenezko mezarekin hasi dute larunbata. Elizkizuna, lehenengoz, Ama Brigitarren komentuko kaperan egin dute, egoitzan beharrean, eta Tolosako Flor de la Jara taldeak girotu du. Irteeran zain zuten Oaintxe in deu! txaranga kalejiran Sasoetaraino bidea egiteko. Herri bazkarian elkarteko kideek 245 lagunentzat prestatutako paella dastatzeko aukera izan dute. Arratsaldean, berriz, futbolin eta mus txapelketak jokatu dituzte, eta buruhandiekin jolastu dute haurrek. Musikaren txanda izan da ondoren: Donostiako Virgen de Guadalupe taldearen emanaldia eta karaokea. Azken txanpan, Angel Barrerak beste kide batzuekin batera prestatutako afaria dastatu dute 50 bat lagunek, udal ordezkariak tartean.